XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aizu! Tarta guztia jaten ari zarela!

- Oi! Barkatu, barkatu. Konturatu gabe izan da!

Geratzen zen zatitxoa hartu eta ur trago batekin irentsi zuen.

- Jarraitu, jarraitu xaxatu nuen, luze iritzita.

- Venezuelan asentatu zirenean, lantegi bat jarri zuten bien artean, baina laster haserretu ziren, eta pentsatuko duzu zergatik.

Aitak lehenbailehen berreskuratu eta argitaratu nahi zuen liburua; horretarako prest zegoen edozer gauza egiteko.

Baina Mendatak ezetz, bera bizi zen artean ez zuela inork liburu hura ikusiko.

Eta zela berak bakarrik zekien non zegoen gordeta...

Ni jaio gabe nengoen artean, baina makina bat demanda egin omen zuten, burrukan ere bai.

Gerra eta liburua, liburua eta gerra, horiek izan dira nire umetako gaiak.

Hori bai, liburuarena beti sekretu handian.

Gure aitak jota garbitu egingo zuen Mendata, baldin eta nola-halako konponbide batera iritsi izan ez balira.

Tratu hau egin zuten: Mendatak liburua gorde zuen lekuko plano bat egingo zuen, baina bera hil arte ez zion emango aitari, edo, aitarik ezean, honen oinordekoari, niri alegia.

- Eta?

- Eta... ez duzu uste gaurko aski dela? Puf, zelako beroa egiten duen!

Beste ur trago bat jo zuen.

Leihoa irekitzera jaiki zen.

Gero, niregana etorri eta esan zidan bizkarra emanez:

- Askatuidazu lotura, izerditan nago eta.

- Zer lotura?

Ez kosta gabe, baina lortu nuen bularzorroaren kaku metalikoa askatzea.